Welcome to my blog :)

rss

2010/05/10

Musikoterapia.

Depresioa, antsietatea, Alzheimer gaitza, autismoa... ez da harritzekoa era honetako gaitzen erremedioaren bila mediku batetik bestera noraezean ibiltzeaz asperturik, askok eta askok medikuntza tradizionaletik kanpoko tratamendu alternatiboetan sendabidea edo minak arintzeko bidea bilatzea.

Musikoterapia dugu aukera ez ofizial horietako bat. Musikan eta terapian oinarritua, baliagarri agertu da aipaturiko gaixotasunak eta antzekoak dituztenentzat; eta heziketa mailako ezgaitasunak konpondu eta gaixoak bergizarteratzeko bideak jartzen ere laguntzen du.

Eraginak
•Fisiologia: aldaketak eragiten ditu bihotzaren eta arnasaren erritmoan eta baita giharretako tentsioan ere.
•Komunikazioa:arazoak eta kezkak adieraztera bultzatzen du.
•Afektibitatea: garapen emozional eta afektiborako lagungarri da.
•Sentsibilitatea: entzumena eta ukimena areagotu egiten ditu.
•Mugimendua: aktibitatea eragin eta mugimendu-koordinazioa hobetu egiten du.
•Soziabilitatea: gizarte-harremanak bideratzen ditu. Erabilera
•Heziketan: Ikasketa prozesuan lagungarri da eta garapen pertsonala eta ikasketako ezgaitasunak gainditzen lagundu egiten du.
•Psikoterapeutikoa: arazo psikologikoak konpontzen eta portaera ezarriak aldatzen laguntzen du.
•Medikuntzan: laguntza psikologiko eta fisikoa ematen die (mina gutxitzen lagun dezake) kirurgia, gaixotasun terminalak, zainketa bereziak eta antzekoak bizi dituzten pazienteei.
•Psikiatrikoa:gaixoen autoestimua eta komunikazio gaitasuna areagotu egiten du.
•Geriatrikoak: soziabilitatea, memoriaren zainketa, jarduera fisikoa eta errealitatean orientatzeko gaitasuna bultzatzen ditu pertsona nagusien artean.
•Bergizarteratzea: Drogazaleak desintoxikatzeko prozesuan lagungarri da.

Ikusi: Musikoterapia


0 comentarios: