Welcome to my blog :)

rss

2010/04/22

Premia bereziak dituen haurra elebiduna izatera irits al daiteke?

Hezkuntza elebidunen "arazoa" behin eta berriro agertzen zaigun gaia dugu. Kontu handiz aztertu eta tratatu izan da batzutan, hezkuntza-erantzun egokia emateko asmoz eta gai horren inguruan hainbat testuinguru kulturaletan izan diren ikerketa zientifikoen babesaz. Ez horrela beste batzuetan.

Oraingo honetan planteatzera gatozen galdera nagusia honako hau da: zer gertatzen da elebitasun planteamenduekin haurrak Hezkuntza Premia Bereziak dituenean? Eta berehala, aurreko horri loturik besteok datozkigu: egitura teorikoak "hezkuntza elebidunaren" eta "hezkuntza elebidun bereziaren" artean bereizten al du? Programa elebidunetan erabiltzen diren estrategia didaktikoak ikasle guztientzat al dira egokiak? Zein?, Zergatik? "Premia" al da ikasle baten ezaugarri garrantzitsuena ala pertsonaren analisia egiterakoan beste alderdi bat baino ez da?

Artikulu honetan ikerketa bidez berretsitako hainbat planteamendu teoriko eta hipotesi aurkeztu nahi ditugu, heziketa elebidunari buruzkoak hain zuzen, ezinbestean kontuan hartu beharrekoak direla baiteritzogu patologia motaren batek eragindako premia bereziak dituen hainbat ikasleren kasuan heziketa elebidun batek izan ditzakeen posibilitateak eta onurak aztertzerakoan.


Edonola ere, hizkuntza bat ikasten den erari buruz ditugun egungo ezagupenetatik, eta baita horretarako erabiltzen diren irakaskuntza-ikaskuntza eredu ezberdinen praktikaren azterketatik abiatuz, hasteko, honako hau baiezta daitekeela uste dugu:

* Hizkuntzen jabetze eta ikasketari buruzko marko teoriko orokorrak berdin balio digu hezkuntza premia berezidun ikasleriaz ari garenean ere.

* Halaber, edozein ikaskuntza mota egiterako orduan heziketa eredu elebidunetatik, murgiltze-programa erara planteatuta daudenetatik, alegia, eratorri ohi diren onurak berdin-berdin sortzen dira hezkuntza premia berezidun ikasleen kasuan ere.

Ikusi: hikhasi.com

0 comentarios: