Welcome to my blog :)

rss

2010/04/15

HPBak dituen haurra elebiduna izatera irits daiteke?

Honako honetan, Hezkuntza Premia berezia duen haurra elebiduna izatera irits daitekeen edo ez azaltzen duen artikulu bat aurkitu dut.
Honetan hizkuntza bat, era natural batez nola ikasten den azaltzen du, hau da, zein irizpide jarraitu behar den horretarako. Baina gero, Hezkuntza Premia Bereziak dituzten haurren kasuetan, aipatutako irizpide orokor horiek aplikatzeko orduan kontuan hartu beharreko oinarriak aipatzen dira.
Honetaz gain, adimen atzerapena, hizkuntza nahasteak, emozio-arazoak eta moldatzeko arazoak eta gorreria duten haurren kasuan, zer egin eta zein oinarri hartu behar diren kontuan ere azaltzen du.
Beraz, oso interesgarria eta baliagarria den artikulua da.

Iturria: http://www.hikhasi.com/artikulua/514

0 comentarios: