Welcome to my blog :)

rss

2010/04/29

Guraso baten ikuspuntua


Guraso honek, bere semeari autismoa diagnostikatu ziotenean izandako beldurrak eta sentimenduak adierazten ditu. Momentu hori zaila da, norbaiti kontatzeko gogoa sartzen zaizu baina ez dakizu nola erreakzionatuko duen eta ze nolako joera izan den. Berak dio zorte ona izan duela baina era desberdinetako hitzak eta esaldiak entzun behar izan dituela. Hasiera baten ez diezu kasurik egiten baina hitz horiek barruan geratzen zaizkizu eta min handia egiten dute.
Bestetik, mutiko honek arrebak ditu eta gurasoei zaila egin zitzaien hauei haien nebak zituen jarreren zergatia azaltzea. Arrebek nebaren alde positiboak bakarrik ikusten zituzten era "genio" moduan deskribatzen zituen, berak datak ikasteko kristolako abilezia zuelako.
Hemen jartzen dizuet guraso honek idatzitakoa irakurtzeko helbidea:
sentimendua

Eta ume honen bideo bat ere. Bideo honetan berak bere burua azaltzen du:

0 comentarios: