Orain arte 35 urtetik gorako haurdunei amniozentesia egiteko aukera ematen zitzaien, baina proba berria haurdun dauden emakume guztietara hedatuko da. Emaitzaren fidagarritasuna %92koa da, eta, amniozentesiak ez bezala, ez du inolako arriskurik eragiten haurdunaldian.
Kromosoma aldaketekin lotutako sindromeak detektatzeko Osakidetzak abiaraziko duen programak hainbat abantaila dituela nabarmendu du Jesus Maria Fernandez Osasun sailburuordeak.
Urtero 7.000 amniozentesi inguru egiten dira Osakidetzan, baina proba berriarekin nabarmen jaitsiko da kopuru hori.
Ikusi: guraso.com
2010/04/22
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario