Welcome to my blog :)

rss

2010/05/16

DOWN SINDROMEA ETA HEZKUNTZA:

Irakurtzen ikasteari buruz:
Neska-mutil hauek, gainerakoekin gertatzen den gisan, irakurtzen eta hitz egiten batera ikas dezakete, izan ere bi prozesuak elkarreragileak eta informatiboak dira Garton eta Prattek (1989) esandakoari jarraituz Buckleyk aipatzen duen arrazoi honengatik: "Idatzizko lengoaiaren trebetasunaren garapenak ahozko lengoaian du eragina, lehenengorako ikasten diren egitura eta funtzio berriak bigarrengorako ere jasotzen baitira.”

Down sindromea duen hiru urteko neska batekin egindako ikerketa batean (Buckley, 1985) idatzita ikusitako hitzak, ahoz ikasitakoak baino azkarrago erabiltzen hasten zela egiaztatu ahal izan zen. Horrek egileari iradoki zion, irakurketa, lengoaia barneratzeko bide bat zela eta hortik abiatuta ikerketa bati ekin zion. Bat dator Troncoso eta del Cerrorekin (1991), beste ikerketa batzuen ondorioak bilduz honakoa baieztatzen dutenekin: “Ez da 6 urteko adin mentala izatera itxaron behar irakurketa-programa bati ekiteko, ez eta haurrak hitz egiten jakin arte ere”.



Interesgarria iruditu bazaizu, klikatu hemen eta utzi ezazu zure iritzia.

2010/05/13

GAITASUNAK INTEGRATU, ELKARREKIN IKASI

Premia bereziak dituzten 140.000 ikasle daude Espainian, eta horiekin ere lanean ari da hezkuntza. Horrexegatik, artikulu honek garrantzia ematen dio gaitasunak integratzeari eta elkarrekin bizitzen jakiteari.

Diogenes sindromea



Diogenes sindromea ez da oso komuna haurretan baina gertakariak daude.
Artikulu bat daukazue honetaz zerbait irakurtzeko, Crecer Feliz tituluarekin.
Sartu Hemen

RETT SINDROMEA

Artikulu honetan Rett sindromea zer den eta gaixotasunaren zergaitia, epidemiologia, sintomak, diagnostikoa, pronostikoa, tratamendua eta errehabilitazioa azaltzen dira. Interasgarria iruditu zait gaixotasun hau ezagutu ere ez, ez nuelako egiten.

zer da asperger sindromea?


Asperger sindromea garunaren garapenaren arazoa da. Arazo psikomotoreak sortzen ditu eta batzuetan jarrera aldatzeko gaitasuna du.

Hurrengoko web orrialdean sindrome honen kasuak azaltzen dira eta zein izango zen asperger sindromea duen haur baten perfila.

Bisitau orrialde hau: asperger sindromea

DOWN SINDROMEA

Bideo honek azaltzen du zergatik jaiotzen diren umeak Down sindromearekin, hau da, kromosomen kontua eta nolako bizitza eramaten duten.

Una voz para Joseba




Joseba Agirrezabal, garun paralisia duen 15 urteko mutikoa da.
Teknologia berrien sorkuntzak ahalbidetu dio (nahiz eta gaixotasun hori izan), ordenagailu bat maneiatzea.
Ordenagailu honek bere begien mugimenduak identifikatu eta hauen arabera funtzionatzen du.
Gai honi buruzko jakinmina sorrarazi badizugu, sartu eta irakurri.